XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Phordoi
Nahian zideie orai
gure bizitzia eho,
Lillûratûrik herria
dûziela etxekiko.

Hilabete batez ûdan
biziko da agorrilan?
Urthe arrastarentako
izanen da ûlhûnpian.

Xilanko
Mihian dûzie ûkhen
dena hûn dela zientako,
Herriari dûziela
hazkûrria emaneko.

Eta holaz dûziela
orori lan eskentûko,
Herriko sal-erospenak
ere handiaraziko.

Zien bihotzen erditan
dûzie gorde gezûrra,
Baiezik eta zidela
gû orori etxekara.

Ekharrarazten dûtûzie
pettarretik langiliak,
Hûrrûntik ere harginak
eta argi-ezarliak.

Pette
Ahalke etzideia,
ttipi girela zientako?
Lehertûko zûtiegû
agertû beitzide otso.